XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KIDEAK TOPATU

JOKO MOTA: Librea / Bideratua / MAILA: Guztiak / ANTOLAKETA: Talde osoa / Taldeka / DENBORA: 15 / TREBETASUNAK: Mintzamena / HELBURUAK: DESKRIBAKETAK EGIN (gauzak)/ Informazioa eskatu / eman //.

MATERIALEA: Zenbait argazki edo irudi (aldizkarietatik).

Eratu gura dugun talde kopurua beste argazki behar da.

Argazkiak talde bakoitzak duen partaide adina zatitan moztuko ditugu.

(Adibidez: 4 talde 3 pertsonakoak, 4 argazki, bakoitza 3 zatitan).

AZALPENA: Argazki zatiak nahastu eta banatu.

Orduan, jokalariak, galderen bidez ahaleginduko da taldekideak topatzen.

Ezin daiteke argazki zatia erakutsi.

Deskribatuz egin beharko da.

Taldeak osatu direnean, amaitzen da.

OHARRAK: Goi mailetan antzeko argazkiak aukera genitzake hizkuntza zehatzagoz baliatu behar izateko.

Argazkiak erabili beharrean olerki bat, errefrauak, testu bat, komikiak....